XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Geroztik, 1969ko Urtarriletik hasita, elizbarruti guztietako taldeak elizbarruti-arteko lan talde bakarrean bildu ziren eta elkarrekin egin dituzte, bai liturgi-textu berrien itzulpenak, bai lehen talde bakoitzak bere aldetik itzulitakoen berrikusketa.
Elkar lan hortatik sortzen zen itzulpena, nagusiki textu berdintsua izanik ere, ez zen, ordea, berdin-berdina; beharrezko irizten zen hiru argitalpen egitea, lehen aipatutako arrazoi berengatik.
Eta aditzaren berezitasunez gainera, hor gelditzen zen beste zenbait berezitasun hiztegiari edo joskerari dagozkienetan.
Euskarazko Eliz-idaztietarako BatzordeaGauzak era hontan bideratuak aurkitu nituen nik, 1970ean Euskal Elizbarruti-arteko Liturgi-Batzordearen idazkari izendatu nindutenean.
Nire eginkizun berezia liturgi-lanak programatzea eta koordinatzea izan da, eta Iruñea, Gasteiz eta Donostiako elizbarrutietarako egin ohi dugun eran liturgiliburu berriak argitaratzea.
Urte hoietan euskarari buruzko egoera nahiko nahasia eta gogorra bait zen, Elizbarruti-arteko Batzordea gero eta kezkatuagoa zegoen, garrantzi haundiko arazoa bait zen euskararen etorkizunerako.
Horregatik, 1973ko Otsailean, Loiolako bilkuran, berri eman zitzaien Hego Euskal Herriko Gotzaiei, euskarari buruz arazo sakona eta alderdi askotarik aztertu beharra zegoela adieraziz, eta gainera Elizak jokabide bat jabetasun osoz erabaki beharra zeukala jakin eraziz.
Aurrerabide haundia ari zuen azken urte hoietan euskal herriak, eta gero eta gehiago giro berri batean aurkitzen zen Eliza.
Donostiako Gotzai Laguntzailea
Azterketa honen ondorio izan zen, 1915eko uztailean eratutako
(Ikus